XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

f Dendari eta bezeroaren arteko elkarrizketan, erositakoaren ezaugarri nagusiak bilatu.

Dendaria: Egunon, zer nahi duzu?

Bezeroa: Beno, kanpoan, erakusleihoan, praka gorriak ikusi ditut eta gustatu zaizkit.

D: Ah!, bai! Baina ez dakit zure neurrikorik ote dagoen.

Itxaron apur batean, begiratu egingo dut.

Bada, sentitzen dut, baina ondo saldu dira eta ez da bat ere gelditzen.

B: Eta, arropa gehiago noiz ekarriko duzue?

D: Ez dakigu.

Baina ziur datorren hilabetera arte ez dela ezer helduko.

B: Bihar oporretan joango naiz eta ez dakit zer egin.

D: Baditugu praka berdinak, baina kolore urdinekoak.

Probatu nahi badituzu...

B: Ea bada, atera!

D: Hementxe dituzu.

Kolorea urdina da baina modelo bera.

B: Probatuko ditut.

Non dago aldagela?

D: Hortxe duzu, eskuinaldean.

D: Zer, nola dituzu?

B: Ez dakit.

Zerbait arraro somatzen diet.

Ziur modelo bera dela?

D: Bada, baietz uste dut.

Ikustera joango naiz, dena den.

Beno, modelo bera da, baina erakusleihokoa botoiduna da eta hau kremaileraduna.

B: Eta, botoidunik ez daukazue?

Kolorea atsegin zait, baina botoiak kremailera baino erosoagoak dira.

D: Begiratu egingo dut.

Bai, hementxe dituzu, probatu eta esan.

B: Beno, ez dago txarto.

Kolore gorrikoak baino itsusiagoak dira, baina ondo dauzkat.

Jarri boltsa batean.

Eta, kanpoan ikusi dudan alkandora loreduna?

Nire neurrikorik baduzue?

D: Bai, baina mahuka motzekoa eta erakusleihokoa mahuka luzekoa da.

Dena den, kolorea eta berdinak dira.

B: Bai, baina nik mahuka luzeduna nahi dut.

D: Baina uda sasoian gaude.

Mahuka luzedunak bero handia emango dizu.

B: Bai, baina neguan ere erabili nahi dut, polita da eta.

D: Bada, ez daukagu.

B: Beno, utzi bada.

Prakak kobratu mesedez.

D: 8.500.

B: Agur!

D: Eskerrik asko, agur!

Hizkuntz aktibitatearen helburua lortu eta neurtzeko erabilera posible bat:

- Testua entzunda, bezeroak erosi nahi izan duena zein erosi duena adierazi.